Pott Produkzioak

Ikusentzunezkoen Produkzio Integrala

 

Azken Ordukoak

Klown, Metal doinuak Ibaizabalaren mugetan

Pott Produkzioak ekoiztetxetik artisten promozioan gabiltza buru belarri eta 2019rako elkarlan berri bat aurkezteko plazerra dekogu. Durangoko Klown taldea. Durangoko metal taldea 2015ean sortu zen. Hasiera baten, formazioa hiru artistak...

The Wilsons taldeari Anboto aldizkarian egindako elkarrizketa

“AEBetan bira egitea amets bat betetzea bezalakoa izan da; sorreratik buruan eduki dugun ideia da” Aritz Maldonado 2019-01-18 14:00 Urte berezia izan da 2018a Wilsondarrentzat. 'Rage&Love Songs' lana kaleratzeaz gainera, taldearen sorleku izan zen AEBetan...

Zer eskaintzen dogu

Ikuskizunen Produkzioa

Ekitaldi, bertso-saio, kontzertu, antzerki, dantzaldi edota produkzio ezberdinen beharrizanak asetzeko baliabideak eskeintzen ditugu:

  • Argi eta soinu ekipo ezberdinen alokairu, montaia eta asistentzia teknikoa
  • Txosnetako musika eta argiztapen ekipoen instalazioa
  • Aholkularitza eta teknikariak ekipo propioa duten espazioetan

Artisten Promozioa

Estilo guztietako sortzaile eta artistekin elkarlan ezberdinak jorratzen ditugu hauen promoziorako baliabideak eskainiz:

  • Aholkularitza
  • Emanaldien kontratazioak
  • Emanaldietarako baliabide ezberdinak: Furgoneta gidariarekin,Teknikariak,…
  • Promozioa

Grabazio Estudioa

Proeiktu ezberdinetarako audio zein bideo grabazioak eskeintzen ditugu:

  • Estudioko lanak
  • Zuzenetako grabaketak
  • Postprodukzioak
  • Bideoklipak
  • Ekitaldien grabaketak

Historia

2016.Urtean martxan jarri zen Pott Produkzioak ekoiztetxea, Gorka Bidaurrazaga “Potti”k ordura arte urte luzez Euskal Herriko enpresa ezberdinetan lan eginez jasotako esperientziarekin, ilusioz jositako proiektu berri hau martxan jarri zuen.

Orduan lankide batzuekin lanean hasi eta elkarlanaren filosofiarekin proiektu berri bati hasiera eman genion, ordutik hona produkzio ezberdinak aurrera eraman ditugu eta apurka apurka gure eskeintza zabaltzen hasi gara. Lehenego urtean batez ere emanaldi ezberdinetarako argi eta soinu ekipoen alokairu, montaia, produkzio eta asistentzia teknikoa eskeintzen genituen eta ekitaldi zein jai ezberdinetan ekipoak montatzen eta produkzio ezberdinak egiten hasi ginen.

Poliki poliki proiektu hori zabaldu eta ekoiztetxea sortzeko aukera ikusi eta ekoiztetxe integral baten proiektua sortzea erabaki genuen eta gaur egun elkarlanaren filosofia horrekin artista ezberdinekin lanean gabiltza baita urteetan zehar “home studio”a izandakoari inbertsioen bitartez aparatu ezberdinak gehitu eta apurka apurka estudio profesionalagoa eraikitzen gabiltza. 

Gaur egun hiru ataletan banandu dezakegu Pott Produkzioak ekoiztetxea: Ikuskizunen Produkzioa, Artisten Promozioa eta Grabazio Estudioa.

Ikuskizunen Produkzioa

Ikuskizunen Produkzioaren atalari dagokionez, Pott Produkzioak ekoiztetxetik produkzio ezberdinen beharrizanak asetzeko bezeroei zuzendutako eskeintza zabala daukagu:

Produkzioen aholkularitza: Antolatzaileekin elkarlanean produkzio osoa burutzeko beharrizanak ikusi, baloratu eta hauek asetzeko medioak jarri eta beharrezko gestioak burutzen ditugu.

Ekipo propioa duten espazioetan aholkularitza eta asistentzia teknikoa: Emanaldi ezberdinak egiten dituzten espazioetan gure aholkularitza eta edozein emanaldirako teknikari profesionalen asistentzia eskeintzen ditugu. 

Zuzeneko emanaldietan beharrezko argi eta soinu ekipoen alokairu, montaia eta asistentzia teknikoa: Formatu eta potentzia ezberdineko ekipoak ditugu zuzeneko emanaldiek eskatutako beharrizanak asetzeko, mitinak, ekitaldiak, bertso-saioak, antzerkiak, dantzak, kontzertuak, bideo emanaldiak, eskola jaiak, jai bereziak, jai pribatuak, … 

Txosna, jaigune edota espazio bereziak girotzeko soinu eta argien alokairu, instalazioa: Soinu eta argi ekipo ezberdinen montaia eta desmontaia egiten ditugu, baita ere mantenimendu zerbitzua.

Artista ezberdinen zuzeneko emanaldien teknikariak: Artista ezberdinekin lan egiten dogu euren zuzenekoetan. Gaur egun, State Alerta, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek, The Wilsons, Cheap & Nasty Boys, Hartz, Egurra ta Kitto eta Itziarren Semeak artisten soinu teknikari lanak egiten ditugu, aurretik beste artistekin ere lana egina dugu: Sermonds, Luhartz, Nevadah, Oliba Gorriak …

Grabaketa Estudioa

2007. Urtean soinu ikasketak bukatu ostean, lehen grabazioak egiten hasi eta urteetan zehar ikasteko eta inbestigaziorako grabaketa ezberdinak egin ditugu, nahiz eta grabatutako gauza asko ez diren publikatu, beste batzuk publikatuak izan dira:

  • Halbstarke (2008): Elorrioko lagunekin 6 abestiz osotutako maketa.
  • B.E.K. Beti Etxetik Kanpo (2011): Durangoko hirukotearen lehen diska.
  • An Horror Show (2013): B.E.K. eta Silikosos taldeen Split cda, baita Silikososen abesti gehiago grabatu genituen kaleratu gabeak.
  • Puzkerpunk (2014): Punk-Rocka jorratzen duen Zornotzako boskotearen maketa.
  • Shock-Asalto (2014): Punk klasikoa jorratzen duen Durangoko boskote femeninoaren maketa.
  • The Wilsons (2014-2016): Brooklynen sortutako Punk Rock taldearen lehen 4 abestiak era ezberdinetan grabatuak.
  • Ganorabakuek (2016): Folk rocka jorratzen duen Durangaldeko taldea, euren estreinu diska era autogestionatu batean grabatu zuten.
  • Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek (2017): Durangaldeko rantxera taldearen lehen diska, 8 abestiz osatua.
  • State Alerta (2018): Punk melodikoa jorratzen duen Abadiñoko hirukotearen estreinu lana 11 abestiz osatua.
  • Klown (2019): Durangoko metal taldeak lehen diska grabatu dute lokalean eta edizioaren ardura gure gain geratu zen. 10 abestiz osatutako diska
  • Ganorabakuek (2019): Taldearen bigarren diskaren grabazio, edizio eta masterizazioa egin dugu Otsaila ta Martxoa artean. 8 abestiz jositako diska.

Hauetaz aparte urteetan zehar egun berezi edota ekimen ezberdinetarako egin diren single-en grabazioak egin ditugu, adib, Durangoko Txosnetako abestia (Durangoko musikari ezberdinek grabatua), Txirringako abestia (Disorders), Kimuak aisialdi elkarteko abestia (Musikari ezberdinek grabatua), Gaztetxe eta Gazte asanbladen koordinadorako abestia (Ihesbide), Atxondoko gaztetxearen 15.urteurrenerako abestirako edizioa (Atxondoko musikariek egina), etab.

Ideiarik baduzu antolatzeko?

Kontaktuan jarri eta elkarlanean errealitate bihurtuko dugu!

11 + 8 =