State Alerta

Informazio Gehiago

Hartz

Informazio Gehiago

Nomadak

Informazio Gehiago

Surami-k

Informazio Gehiago

The Wilsons

Informazio Gehiago

Klown

Informazio Gehiago

La Última Bala

Informazio Gehiago

Gurekin elkarlanean dauden beste artistak

 
Aupa Quartet

Aupa Quartet

Bartzelonan bizi diren soka laukotea da, ikuskizun ezberdinak egiten dituzte baita konposizio eta kolaborazio ugari ere bai. Ikuzkizunei dagokionez formatu hauek dituzte:

  • “Step up” Ikuzkizuna: Euren abesti propioen ikuzkizuna da.
  • “Beyond the String”: Ikuzkizuna non Pop-Rock estiloko abestien bertsioak egiten dituzte.
  • Jazz Standarrak egiten dituzte.
  • Errepertorio Mixtoa: Aurreko aukeretako espektakuluen nahaste bat egiten dute.

Ikuskizun guztiek 75 minutuko iraupena dute normalean, abesti konkretuen bertsioak, abestien konposizioa eta kolaborazioak egiten dituzte enkarguz. Musika-eskoletan ere 2 orduko Master Class-ak ematen dituzte bertako ikasleekin batera.

 

Egurra ta kitto

Egurra Ta Kitto

Egurra ta Kitto 2008an sortu zen talde gipuzkoarra da. Ska-punk doinuak lantzen dituen taldea da, melodia itsaskorrak, hitz zuzenak eta festarako giroa uztartzen dituena.

Argituko du diskoa kaleratu zuten 2010ean, arrakasta nabarmena izan zuten doinu alai eta dantzagarriz osatutako lehen diskoa. Gauero, bero bero, pausoz pauso eta argituko du abestiak oihartzun handia izan zuten. Ondoren, Lurrikara (2011, autoekoizpena) eta Zuentzat (2014, Mauka) diskoak etorri ziren. Zuentzat taldearen estiloa definituko zuten disko mugarria izan zen eta youtuben 250.000 bisita dituen heldu besotik abestia jasotzen du, besteak beste.

Egurra ta Kitto!

Kulto Kultibo

Itziarren Semeak

Rebel Musik Fest. Ska, punk eta reggae PARTY banda. Munduko eta Euskal Herriko folk doinuak eta dantzak ere nahasten dituzte kantuetan. RRVren semeak direla ozen aldarrikatu dute hastapenetatol. Ezin izan zuten lehen lerroan egon 80.hamarkadan, baina beti eraman dute munduari begiratzeko modu hori bihotzean. Iturri hartatik edanda, euren bidea egin dute sinesten dituzten ideiak jai giroan aldarrikatuz.

2006an batu ziren lehen aldiz Mungiako lokaletan. Lehen kontzertua 2007ko apirilean eman zuten Mungiako Gazte Asanbladaren eskutik eta uda horretan hainbat kontzertu eskaini zituzten eskualdeko herriko jai ezberdinetan.

Makulu Ken

Makulu Ken

Lehenengo estudioko lanaren abestiak dozenaka zuzenekotan eskaini eta gero atsedenaren ordua iritsi zitzaigun. Bide luzeak egiterakoan atseden hartu behar omen da. Ez gara alperrik geldirik egon ordea, abesti berriak sortzen eta atontzen aritu gara eta hemen gaituzu berriro, “Kalè Kalè” deituriko lan berriarekin.

 

Las ratas

Las Ratas

Erraz pentsa dezakegu gaur eguneko taldea dela Las Ratas baina duela 2 hamarkada jaiotakoak dira. 1995an Kanariako kaleak eszenatokiak erre zituzten zuzenekoetan euren musika eta politika eta borrokaz hitz egiten duten letra ironiko eta lotsagabeekin auzoko historiak kotazen zituzten. Hardcorea, Metal, Funk, Rock eta Rap-a dira Las Ratas eszenatokian biluzteko duten soinu banda. Kanariatik Alemaniara, Frantzia, Espainia, Euskal Herria, Marruecos, 4 diska, Opera Rock bat eta Ep batekin. 20 urte pasa dira baina kaleetan gauzak berdin medo txarrago daudela dirudi, idatzitako letra berdinak idatzi daitezke gaur egun ere ezberdintasunik igarri gabe.

Storm

Storm

STORM taldea aurkezten dizuegu, Durangoko Pop Rock taldea, 2015ean sortu zen taldea eta taldeko partaideak talde ugarietan ibilitako musikariak dira, MPB, Tributo a Barrikada, Zebel eta Zirkinik bez taldeetan besteak beste. Abesti gehienak Ingelesez abesten dituzte eta 2017 an euren lehen estudio lana grabatu dute “Over The Bridge” izenekoa Lorentzo Records estudioan.

 

Talka

Lagun eta garagardo artean sorturiko bertsio talde akustikoa da Talka Taldea. Orotariko euskal abestiak bertsionatzen ditugu, gure ikutu pertsonala emanaz era akustikoan.

Herri ezberdinetako bazterrak nahastu eta publikoa gurekin kantuan jartzea dugu helburu. Taberna, Gaztetxe edo areto txikietan jo izan dugu bazkal zein afal ondoren, baita gaueko ordu txikietan ere.

 

Silence

Silence taldea urtebetez lokalean egon eta gero kantuak egiten eta soinu berriekin esperientatzen, bere lehen maketa grabatzea erabakitzen du beraien lokalean, 3 kantuz osatutako maketa, frecuencies of a broken soul, dark tornado eta freedom storm. Hori eta gero Gazteako maketa lehiaketan parte hartzea erabakitzen du onenetan sailkatuz eta entzulearen saria lortuz. Taldeareen lehen kontzertua Bilboko kafe antzokian izan da Gaztea maketa lehiaketako finalean. Orain lehen diska prestatzeko asmoarekin gaude eta udaran ekingo diogu grabaketari, horretaz gain udaran kontzertuak jotzeko gogo handiekin gaude.

 

Zesura

Goierriko euskal rapa jorratzen duen taldea da Zesura. Aldarrikapenez betetako letrak eta rap klasikoaren baseak nahastuz abesti sendoak osatzen dituzte.

 

Urrats

Urrats erromeria taldea 2014. urtean sortu zen, beti ere, trikitixa, txirula eta panderoaz, Euskal Herriko talde eta erromeria tradizionalak oinarritzat harturik. Gure kontzertuak ordubatetik lau ordutako (30 minutuko atsedenarekin) iraupena izan litzake, Euskal abesti ezagunak, tradizionalak eta modernoak eskeiniz. Errepertorio honetan erdarazko eta ingelesezko kantak ere sartzen dira, edo sartzeko aukera dago.