
HISTORIA
2014ko urriaren hasieran Aitor “Mendi”, Andoni “Toño” eta Gorka “Potti” NYen elkartu ziren urte batzuk elkar ikusi barik egon ostean; egun haietan, Brooklyngo Wilson Avenueko 10m2ko gela hartan une magikoak bizi izan zituzten eta aste haietako gau batean lehen singlea atera zuten. Hurrengo egunean, Sweatshop studioseko lokal bat alokatu eta Remember Times abestia grabatu zuten audio zein bideoan. Hortik aurrera, elkartzen ziren bakoitzean zerbait egiteko konpromisoa hartu zuten.
Denbora aurrera joan ahala, NYera egindako joan etorrietan sortu ziren Back Home eta Glory Days abestiak, zuzenekoak ere egiten hasi ziren eta garai hartan sartu zen taldean Iñaki “Kaki”, bigarren gitarrista. Gainera, hainbat bateria-jolek hartu zuten parte lehen kontzertu haietan; Hasieran “Pellus” hasi zen bateria egurtzen baia, bere talde “Nevadah”-rekin konpromezu asko zituenez, “Pistatxo” eta “Kopo” izan zuten ondorengo kontzertuan bateriaren ardura.
2016an The Strength you need tonight abestia grabatzeko “Ibaiko” sartu zen taldean eta harrez geroztik, boskoteak osatutako banda da The Wilsons. Aipatutako urte berean CD xume bat kaleratu zuten Remember Times izenpean, bertan hasierako abestiak eta azken singlea bildu zituzten.
2018ko urtarrilean Lorentzo Records estudioan sartu eta lau abesti berri grabatzeaz gain, Remember Times diskako lau abestiak remasterizatu zituzten. Zortzi abesti biltzen dituen bilduma laster kaleratuko dute Rage & Love Songs izeneko LPan eta hurrengo hilabeteetan aurkeztuko dute.
REMEMBER TIMES SINGLE COLLECTION
Remember Times
Back Home
Glory Days
The Strength You Need Tonight
DISKOGRAFIA
RAGE AND LOVE SONGS
BROOKLYN BASQUE ROCK AND ROLL
This Is Our Land
Break Down The Walls
Hopeless Cowboy
Streets On Fire
This is our land
Break down the walls
Hopeless Cowboy
Streets on fire
This is our land
Break down the walls
Hopeless Cowboy
Streets on fire
ZUZENEKOEN DATAK
Ez daude emanaldirik aurreikusita
KONTRATAZIOA ZABALIK: 644 449 337 telefonoan, beheko botoian edota pottprodukzioak@gmail.com emailean