HISTORIA

 

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek rantxerak jotzen dauen Durangaldeko laukotea gara, 2016ko urte hasieran elkartu ginen lehen aldiz eta urte bereko San Juan egunean zuzeneko debuta ein ginun Arrasateko kalietan zier, betiko rantxera klasikoei gure tokea emoten ausartzen gara eta gure abesti propioak ere badekoguz, horrela ba, pasadan Abenduen Durangoko Azokan gure taldearen izena dekon lehen diskoa kaleratu eta aurkeztu ginun Durangoko kaleetatik zehar. 8 abestiz osaturiko diskoa, erritmo ezberdinez josia, gustu guztietarako, batzuk lasaiagoak eta bestiek saltseroagoak.

CD-a Durangoko Pott Produkzioak estudioan autoekoiztu ginun 2017ko uda osoan zehar Gorka Bidaurrazaga “Potti”, taldeko bateriaren agindupien eta Jonan Ordorikak egin zaben diskoaren masterizazioa, beste alde batetik diseinua Gaizka Pagonabarraga-ren eskutik datorkigu. Eta 2018ko Otsailean “Ez Gara Mexikarrak” abestiaren bideoklipla kaleratu dogu, gure youtubeko kanalean ikusgai dauena.

KONTZERTU FORMATOAK

 

  • Kontzertu laburra: Ordu bete edo ordu eta hamarreko emanaldia, eszenatokian jotzen dogu, gure abesti propioak jotzen doguz eta klasiko baten batzuk.
  • Kontzertu normala: Bi ordu, bi ordu ta hamarreko emanaldia, eszenatokian jotzen dogu, kontzertu hauetan gure abestiak, klasikoekin tartekatzen doguz, klasiko gehiago jotzen doguz gureak baino, momentuz.
  • Txaranga: Bi ordu ta erdiko emanaldia, kaleetatik gure karruegaz goiez anbientie alaitzen, poteo eran, normalean 4 edo 5 geldialdi egiten doguz eta geldialdi bakoitzean 5/6 abesti jotzen doguz, txarangaren karro, ekipoa eta generadorea guk jartzen doguz.

 

 

Trafikatzaileak

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

Amerikanuak

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

Yo soy Feliz

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

Kompost love

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

Trafikatzaileak

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

Amerikanuak

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

Yo soy Feliz

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

Kompost love

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

ZUZENEKOEN DATAK

  • URRIAK 4, BARIKUE: IURRETAKO JAIAK – PLAZAN – 00:00
  • URRIAK 12, ZAPATUE:¬†GILLERNAKO JAIAK – PLAZAN – 02:00 (ARABA)
  • URRIAK 19, ZAPATUE: DURANGOKO JAIAK – TXOSNETAN – 20:00

KONTRATAZIOA ZABALIK: 644 449 337 telefonoan, beheko botoian edota pottprodukzioak@gmail.com emailean