HISTORIA

 

Urrats erromeria taldea 2014. urtean sortu zen, beti ere, trikitixa, txirula eta panderoaz, Euskal Herriko talde eta erromeria tradizionalak oinarritzat harturik. Gure kontzertuak ordubatetik lau ordutako (30 minutuko atsedenarekin) iraupena izan litzake, Euskal abesti ezagunak, tradizionalak eta modernoak eskeiniz. Errepertorio honetan erdarazko eta ingelesezko kantak ere sartzen dira, edo sartzeko aukera dago.

PARTAIDEAK

 

LANDER CAMPOS: Bateria. Txikitatik hasi zen bateria jotzen. Santurtzin Maila Elementala eta Barakaldon Erdi Maila ikasi zuen. Leioako Musika bandan, Santurtziko txistu badarekin eta hainbat taldeetan jo izanaz gain, gaur egun Santurtziko bandan eta Eley taldean dago.
IRANTZU GARAMENDI: Ahots Printzipala, Zeharkako Txirula, Tin Whistlea, Txirula eta Panderoa. Txirula jotzen hasi zen 7 urterekin Leioako udal kontserbatorioan. Leioako musika bandan, dantza taldetan eta fanfarriatan jo izanaz gain, gaur egun The Binilo’s taldeko abeslaria, Cloverwind taldeko txirulari eta abeslaria eta “Kepa Junkera eta Sorginak” proiektuaren barruan dago (abesten eta perkusioa jotzen).
ENDIKA BASTERRETXEA: Kitarra eta Ahotsa. 12 urterekin Kitarra jotzen hasi zen, gaur egun klaseak ematen ditu eta Eley taldeko partaidea da; Kitarra eta ahotsetan.
XABIER SARASKETA: Baxua eta Ahotsa. 14 urterekin Oihartzuna musika taldea baxujole baten faltan zegoelarik, taldeko kidea bihurtzeko, bere kabuz baxua ikasi eta jotzea erabaki zuen. Baita ere, Algortako Oihukatuak Musika Kolektiboko parte hartzailea izan zen. Gaur egun Nomadak taldean jotzen du.
BEÑAT ZATON: Trikitixa eta Ahotsa. 9 urterekin eskusoinua jotzen hasi zen. Urdaibai Folk taldearekin Espainiatik hainbat emanaldi eman ditu, Mallorkan, Kafe Antzokian, Forzheim-en (Alemania)… gaur egun Trikitixa maisua da eta kalejira askotan parte hartzeaz gain McOnak taldean jotzen du.

ZUZENEKOEN DATAK

KONTRATAZIOA ZABALIK: 644 449 337 telefonoan, beheko botoian edota info@pottprodukzioak.com emailean