Ganorabakuek 2014ean sortu zen, boskote bezala: Motxilo, Libo, Zuda, Bortel eta Taketa. Aurretik Silikosos, Trastorno eta BEK taldeetan (besteak beste) ibilitako lagunak.

2015ean lehenbiziko diska kaleratu zuten Ganorabakuek izenekoa. Pott Produkzioak estudioan grabatu, editatu eta masterizatua.Gorka Bidaurrazagaren eskutik, KD horretako aurkezpen bira egin ostean, Taketak taldea utzi zuen. Eta fase berri bateri hasiera eman zioten.

Bigarren fase honetan, Motxilo gitarra jotzera pasatu, Amaia (biolina) eta Aritz (kajoia) batu eta Bluegrassera gehiago hurbiltzen den soinuak bilatzen hasi ziren. Orain, garai honetan sortutako abestiak erregistratuta geratzea nahi zuten, eta horregaitik erabaki dute grabatzea. Jendeak etxean entzuteko aukera izatea da euren nahia.

Lan berri hau formatu digitalean zaleratzeko erabateko erabakia hartu dute, KD-an ere kaleratzeko intentzioa dute baina prisarik ez dutela adierazi digute.

Diska kaleratu ostean zuzenekoak eskeintzeko intentzioa daukate, etortzen zaizkien eskeintzen arabera.

Animo ekipo, zorte on proiektu berriarekin.