Pott Produkzioak ekoiztetxetik artisten promozioan gabiltza buru belarri eta 2019rako elkarlan berri bat aurkezteko plazerra dekogu. Durangoko Klown taldea.

Durangoko metal taldea 2015ean sortu zen. Hasiera baten, formazioa hiru artistak osatzen zuten hasiera batean, Txals (Bateria), Royer (Guitarra), Iban (Ahotsa). Hilabete batzuk bajista baten bila ibili ostean, 2016ko Otsailean, Ave aurkeztu zen eta taldearekin aurrera ekin zuten, 2016ko urte amaieran Ave-k taldea utzi beharra izan zuen, arazo pertsonalengaitik. Egoera berdina bzi ostean Abad agertu zen eta lehenengo abestia zena grabatu zuten, Vaticano Pederasta, Jon Revillaren eskutik, Apatako Kilauea Estudioan. 2018an taldeak beste aldaketa garrantzitsu bat izan zuen, taldearen bidea asko aldatu duenak. Alde batetik, Paul Retes gitarra jotzen eta Mikel Alonso, bajuan batu ziren eta formazio honekin diska bat kaleratzea erabaki zuten, PELEA POR TU VIDA izenekoa, autoekoiztutako lana izan da, euren eskuz grabatua lokalean eta Gorka Bidaurrazagak “Pott Produkzioak” estudioan editatua eta Jonan Ordorikak “Mamia mastering” estudioan masterizatua 2019ko Urtarrilean.

Orain diska horren aurkezpena egingo dute Martxoaren 16an, Abadiñoko Gaztetxean Durangoko Konorte taldearekin batera gabeko 22tatik aurrera. Apirilerako ere kontzertu pare bat lotuta dituzte Oviedo eta Durangoko Sorgiñola Gaztetxean, eta irrikitan daude edozein txokoetatik euren musika zabaltzeko eta diska berria aurkezteko, taldearen informazio gehiago skuratzeko eta euren materiala ikuskatzeko Pott Produkzioak-en webgunean duten txokoan http://pottprodukzioak.com/artistentxokoa/klown/

Kontratazioa: 644 449 337 telefonoan edota pottprodukzioak@gmail.com emailera idatziz.