2017an kamioi baten gainean herri ezberdinetatik jotzen ezagutzera eman zuten euren burua Nomadak taldeak. Garai haietan 8 abesti grabatu zituzten eta plataforma digital ezberdinetara igotzea erabaki zuten. Jarraitzaileek ordea, Cd fisikoa eskatzen zieten emanaldietan eta hau ikusita 2018rako 2 abesti berri grabatu taldeari sendotasuna emon eta 10 abestiz josirik dagoen Cd berria kaleratuko dute “Hasieratik +” izenekoa. Datorren astelehenean Azaroak 26an Bilboko BIRA elkartean goizeko 11etan egingo duten prentsaurrekoan aurkeztuko dute.

Abesti berrietan soinu elektronikoei garrantsi handiagoa ematen diete eta euren hitzetan: “Taldea heldutasun puntu bat hartu duela uste dugu”. Azaroaren erdialdean single berriaren bideoklipa kaleratu zuten “Esnatu” izenekoa. Hemen ikusgai, baita Nomadaken txokoan Pott Produkzioak webgunean.

 

Aurkezpenarekin jarraituz, Abenduan Durangoko Azokan Egurra ta Kitto, Dekot eta Pott Produkzioakekin elkarlanean dauden talde ezberdinekin elkarbanatutako standean egongo dira Azokako Goienkale 47an Abenduaren 5etik 9ra. Zuzenean ere abesti berriak aurkezteko aukera izango dute Ahotsenean, Abenduaren 6an arratsaldeko 16:20an.

2019rako gogotsu dabiz euren lana zuzenean aurkezteko horretarako bira antolatzen gabiltza elkarlanean. Laster Nomadak-i buruzko berri gehiago gure webgune eta sare sozialetan.

Kontrataziorako: 644 449 337 telefonoan edo pottprodukzioak@gmail,com emailean