2018ko Urtarrilaren 20an burutu genuen lehenengo Pott Produkzioak Festivala Durangoko Plateruen Antzokian. Ospakizun eran antolatu genuen ekitaldi hau gurekin elkarlanean dauden taldeen laguntzaz, hasiera batean Storm, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek, The Wilsons eta State Alerta taldeek parte hartu behar zuten baia azken momentuko ezbehar batek azken hauen baja suposatu zuen eta Berrizko The Van taldeak parte hartu zuen State Alertaren ordez.

Anbiente ederra sortzen hasi zen Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuen rantxera erritmoekin, apurka apurka jendea gerturatzen hasi zen Plateruenara eta Storm taldearen zuzeneko indartsu eta dantzagarriarekin aretoko tenperatura pare bat gradu igo zituen. The Van talde rock and roll-eroa igo zen taula gainean eta Berrizko gazteek erakutsi zuten barnean duten maila musikala, giroa jada ezin hobea zen momentu horretarako, eta The Wilsons taldearen Punk Rock indartsu eta zuzenarekin borobildu genuen ospakizun eran antolatutako gaba zoragarri hau.

Eguneko argazkiak Ainara Petitek egin zituen.

Eskerrikasko guzti hau antolatzeko parte hartu duten guztiei, Plateruena Kafe Antzokia eta bertako teknikariei, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek, Storm, The Van, State Alerta eta The Wilsons taldeei, Ainara Petite, Unai Urizar, Roberto Peña eta beti alboan daudenoi.